lunes, 24 de septiembre de 2007

Haur bat, zuhaitz bat

Haur bat, zuhaitz bat. “Un bebé, un árbol”. Ez da ideia txarra.
Argazki hau atera nuen Iratitik bizikletaz nenbilena, pasa den ekainean. Kartela ikusi nuenean gelditu nuen nire ibilaldia argazkia ateratzeko. Asmakizun polita iruditu zitzaidan.
Kartelean jartzen du 3.200 arbolak landatu direla jada baso horretan. 3.200 zuhaitz, 3.200 haur. Ez dakit zuhaitz bakoitzak edukiko duen bere umeen izena, edo nortasuna, edo beraien portaera. Batzuk izan daiteke oso zintzoak eta formalak. Beste batzuk, kontran, bihurriak eta beti zarataka eta zalapartaka.
Munduan 6.000 miloi pertsona garela esaten dute. Ez dakit 6.000 miloi arbola badaude. Seguru aski askoz gehiago egongo direla. Baina badaude hainbat lekuek arbolarik ez dutela ezagutzen. Ez al dute umerik, ba?

No hay comentarios: